Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/77
Orri hau berrikusi gabe dago
Gizon beroa eta agudoa gauza guzietara da prepartua eta adelatua.
Trabaillu handiago da bizioei eta guthizia gaixtoei buru egitea gorputzeko nekaduretan izertzea baino.
Eskas xipietarik begiratzen eztena, baratxe erortzen da handienetan.
Bethi alegera izanen zare arratsean eguna iragaiten baduzu obra onetan.
Zaude erne zure gainean, iratzar zaite zerori, zaren zerori zure abisu eta konseillu emaille, eta zer ere baita bertzeez, etzaudezila zure buruaz artha iduki gabe.
Hanbatenaz aitzinaturen zare bertutetan, zenbatenaz eginen baitiozu zure buruari bortxa. Biz hala!