Ailu Jainkoak nahi halako beharrik ezpaliz, bainan arimako othuruntzatzerik xoilki baliz nolakorik, helas! gutitan aski dastatzen baitugu.
10. Noiz ere gizona ethorri baita halako puntura, non ezpaitabilla bere konsolazionearen bilha kreaturetan, orduan hasten da Jainkoaren gozoki dastatzen: orduan kontentik dago gertatzen zaion guziaz.
Ezta alegeratzen frankiaz, ez eta tristetzen eskasiaz, baina pernatzen da osoki eta fidanzarekin Jainkoaren gainean, eta Jainkoa du bere guzia gauza guzietan, dakiela Jainkoak eztuela deus ere uzten galtzera ez hiltzera, gauza guziei bizia emaiten derauela, eta guziak lehenbiziko keinura prestik daudela laster haren serbitzatzera.
11. Orhoit zaite bethi azken finaz eta denbora galdua eztela bihurtzen.
Sekulan eztitutzu bertuteak ardietsiko arthatsu, erne eta agudo ezpazare.
Hasten bazara epeltzen, hasiko zare gaizki kausitzen, baina beroki hari bazara, bake handi bat aurkituko duzu, eta sentituko duzu trabaillua arinago dela Jainkoaren graziagatik eta bertuteari ekarriko diozun amorioagatik.