Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/198
zeren dolorez kargatzen zaitudan, eta etzaitudan guphida.
Erran derauet ene diszipulu maitei, Ene aitak maite izan nauen bezala, nik maite zaituztet.
Bada hek igorri tut ez segur munduko alegrianzetara, baina gudu handietara: ez ohoretara, baina mesprezioetara; ez alferrik egoitera, baina trabaillatzera: ez pausatzera, baina fruitu hainitz ekartzera bere pazienziaz.
Semea orhoit zaite hitz horietaz. Hautaz.
Hogoi eta hamekagarren kapitulua
Mesprezatu behar direla kreatura guziak Kreatzaillea aurki ahal dadintzat.
1. Ene jauna, gertuz badut oraino grazia handiago baten premia, behar badut ardietsi nihork eta deusek ere ezin traba nazakeien lekura.
Ezen zerbaitek nadukaino, ezin hegalda naite zuregana neure gogara.
Libraturik hegaldatzeko desira zuen erraiten ohi zuenak: nork emanen derauzkit uso tortoillaren hegalak bezalakoak eta hegaldatuko naiz, eta pausatuko dut?