batzutan egon zaitezin barreneko gozorik gabe, beldurrez sobera alxa zaitezin gauzak heldu direnen zure nahiaren eredura, eta zure buruarekin ifini zaitezin etzaren bezalakoa bazine bezala.
Eman dudana eraman dezaket eta bihur ere dirot plazer dudanean.
5. Nik emaiten derautzudana, enea da; eta hura edekiten derautzudanean eztut zurerik eramaiten: ezen zer ere emaiten baitan onik, eta zein ere dohain konplirik baita, guzia eneganik da.
Igorten baderautzut atsekaberik edo kontrarakorik, etzaitezila asalda, eta eztakizula bihotza flaka: zeren laster alxa zaitzaket eta zure tristura alegrianzara itzul dirot.
Badarik ere justua naiz, eta hagitz laudatzekoa hala egiten dudanean gauza guzietan.
6. Zuhur aski bazare, eta direnak diren bezala badakuskitzu, etzare nihoiz ere hain tontoki tristatu behar munduko atsekabeakgatik.
Aitzitik alegeratu behar zare, eta eskerrak eman behar derauzkidatzu, bai eta kontutan iduki zure bozkario bakoitza dela,