Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/105
Gogo onez hartzen dut grazia, zeinaren bidez egiten bainaiz humillago, beldursuago eta preparatuago neure borondateari uko egitera.
Nor ere graziaren dohainaz dotrinatua baita eta irakasia zer den graziaz gabetzea, ezta ausartuko buruperik hartzera, zerbait onik bere buruz duelako, baina libroki aitortuko du pobre beharra eta billusia dela.
Emozu Jainkoari berea, eta har ezazu zurea, erran nahi da, emoitzu Jainkoari eskerrak emaiten derautzun graziagatik, eta ezagut ezazu zurea xoilki dela bekatua eta bekatuari dagokan bezalako pena.
4. Jar zaite bethi lekurik beherenean, eta gorena emanen zaitzu: zeren gorena ezin dagoke beherenaren gainean permaturik baizen.
Jainkoaren aitzinean handien dire sainduak, guzietarik xipienak dire bere baitan; eta zenbatenaz loriosago, hanbatenaz humillago.
Egiaz eta zeruko loriaz bethe direnek eztute guthiziarik banaloriaz.
Jainkoa baitan firmaturik eta zimendaturik daudenak ezin alxa ditezke nihola ere berak baino gorago.
Aitortzen dutenek bere duten ontasun guzia Jainkoaganik dutela, eztabiltza bata bertzeaganikako loriaren bilha; baina Jainkoaganik xoilki heldu den loria nahi dute, eta hekin