Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/179

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<170>

sospetxa gaizto aek guziak; eta beste batzuek defenditzen debe, ezen sospetxa temerarioak ez diradela pekatu mortalak, baizen benialak solamente. Eta baldin sospetxa egiteko arkitzen baliz fundamenturen bat, dan txikiena lizalarikan ere, sospetxa ori ez da izango temerarioa, eta ez pekatu ere. Badarikan ere, gauzarik onena materia onetan, eta seguroena da, sospetxa gaiztorik inoren kontra ez egitea, partikularmente fundamentu bastanterik ez danean.

Adbertitzen da geiago, ezen juizio temerarioa proximoaren kontra materia grabean egin arren, edo sospetxa temerarioren bat egin arren, edo proximoaren kontra gauza grabean murmuratuagatikan ere, ez zaiola proximoari eskatu bear orregatik barkaziorik. Ignorante askok uste debe, pekatu egiten dala barkazioa ez eskatuaz, bañan daude guziz engañatuak, zerren baldin nere proximoak ez badiakit niri zer juizio, zer sospetxa, edo zer murmurazio, edo ausentzia gaizto egin dodan beraren kontra, zoratasun andia izango lizate neuronek berari esatea, eta barkazioa eskatuaz manifestatzea; bada orrenbestez eman neikeo kausa edo motiboa, artu dagian bertatik neuronen kontra odio, edo gaitzerizteren bat, zeña (ezagutzen degun bezela) da pekatu.

Bear da, bada jakin noiz arkitzen dan barkazioa eskatzerako obligazioa, eta noiz ez. Barkazioa eskatu bear da solo onra restituitzeko, bañan ez fama