<171>
restituitzeko; eta nola sospetxa temerarioak, juizio temerarioak, eta murmurazio gaiztoak ez debean eritzen inor bere onran, baizen solamente faman. Orregatikan, bada, bear ezta barkaziorikan eskatu sospetxa eta juizio temerarioak egin arren, eta naiz murmurazio gaiztoak egin diralarikan ere. Au obeto adituko da orain egingo degun esplikazio onekin: Fama ez da besterik, baizikan opinio on bat, zeñean dadukagun geren proximoa; eta onra ez da besterik, baizikan proximoari exteriorean, edo kanpotik erakusten, edo egiten diogun benerazioa, eta reberentzia bere presentzian. Eta nola sospetxa gaiztoak, juizio temerarioak eta murmurazioak (zeña beti egiten da ausentzian) eritzen debean solamente opinio on ura, zeñean iduki bear degun geren proximoa, eta ez proximoari bere presentzian erakutsi bear diegun benerazioa, eta reberentzia; emendik gatoz ezagutzera, ezen sospetxa temerarioak, juizio temerarioak eta murmurazioak eritzen debeala solamente proximoa bere faman eta ausentzian, bañan ez bere onran edo presentzian. Orregatik, bada, proximoari bere fama restituitzeko, ez da bear eskatu barkaziorik. Onra restituitzeko, da solamente barkazioaren eskatzea; bañan ez da zer eskatu, fama restituidu bear danean.
Murmurazioz poximoa eritu debanak bere faman grabemente edo anitz, eta ez dakianak nola itzuliko digon, komunikatu beza Konfesore doktoarekin, eta onek irakatsiko digo zer moduz fama ondo restituiduko deban, barkaziorik eskatu bage.