Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/178
<169>
baten gañean, egiten da pekatu benial solamente. Bañan juizio temerarioa edo gaizto ori egiten baldin bada materia grabean, edo anitz inportatzen deban gauzaren baten gañean, egiten da pekatu mortal.
Sospetxa temerarioa da gauza diferentea juizioagandik, zerren sospetxa temerarioa edo gaiztoa ez da besterik, baizikan fundamenturik batere bage, edo fundamentu laburrikan ere batere bage, beregan bat dudan, eta rezelotan gelditzea (siniste osorik artu bage) bere proximoaren kontra gauzaren batean. Emendik ezagutzen da, bada, juizio temerarioagandik sospetxa temerarioagana dijoan diferenzia andia, eta da au: juizio temerarioa egiten debanak bere proximoaren kontra, artzen deb, eta gelditzen da beregan siniste firmearekin edo siniste osoan, eta dudarik batere bage, proximoak egin debala delitua, edo maldadea; bañan sospetxa temerariotik aurrera pasatu ez dan ark, ez daduka, eta ez da gelditzen siniste osoarekin eta firmearekin, baizikan dudarekin eta rezeloarekin, proximoak egin ote deban edo ez ote deban delitu, edo maldade aenik. Onelako sospetxa temerario oek, bada, egiten diranak proximoaren kontra materia lebean edo gutxi inportatzen deban gauzan, dirade pekatu benialak guziak. Baldin egiten badirade sospetxa temerarioak edo fundamenturik batere bagekoak materia grabean edo inportantzia andiko gauzaren batean, esaten debe teologoen artean bazuek, ezen pekatu mortalak diradela