Orrialde:Maister 1757.djvu/46

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bat zureki karitate bethi irañen dianian!

Debeiatzen nüzü ardüra gaiza hanitxen entzütez, eta irakurtez: zütan düzü nik nahi düdan, eta desiratzen düdan gaiza oro.

Ixil bite dotorak oro, mütü bite kreatürak oro zure aitzinian: zü baizik eztakidala ihur mintza.


I 3, 3. Zunbatenaz nurbait bere beithan sartzenago beita, eta bere bihotzian sinpletzenago, hanbatenaz gaiza haboro, eta handiagorik enthelegatzen dü phena gabe, zeren eta zelütik enthelegiaren argia ükheiten beitü.

Ezpiritü xahü, sinple, eta fermo bat ezta hanitx lanetan barreiatzen: zeren eta oro Jinkuaren uhuretan egiten beitütü, eta iseiatzen beita, berauri so daudian gaizetarik libratürik, phausian jartera.

Zerk haboro destorbatzen, eta khexa erazitzen zütü, ezi ez zure bihotzeko erortokidüraren aski hil erazi gabiak.

Gizon pherestü, eta debot bat batek kanpo-lan egin behar dütianak, aitzinetik bere beithan ikhusten eta alkharren unduan egiteko berhezten dütü.

Eta hek eztie inklinazione biziusaren nahiküntetara erakharten; bena berak