aphür ikhusten dü, eta ardüra inganatzen gütü.
Zer profeitü da gaiza estaliez, eta ezagütü eztirenez mintzatzia, eztügünen gañen behar, azken jüdiziozko egünian, hen jakingabez laidorik ükhen?
Erhokeria handi bat da gaiza abantallus, eta behar direnetzaz kasürik egin gabe, bolontarioki gaiza berritzepen ekharten eta damü baizik egiten ezteikiener esteka gitian. Begiak dütügülarik eztügü ikhusten.
I 3, 2. Zer axola dügü filosofuek jenero eta espeza deitzen dütien hitzetzaz?
Nuri ere berbo eternala mintzatzen beita, hura hanitx ustekeriatarik eskantzützen da.
Gaizak oro berbo harez beraz egin izan dira, eta orok lenguaje bera etxekiten die, eta hatsarre hura da guri mintzo zaizüna.
Ihurk ere hura gabe eztiro ez enthelega, ez jüja untsa.
Zuñentako orano gaizak oro bat beitira, eta bat hartara oro erakharten, eta oro hartan, ikhusten beitütü, hura bihotz fermo bateki izaten, eta Jinkuaren bakian egoiten ahal da.
O Jinko egia zirena, egin nazazü