Orrialde:Maister 1757.djvu/294
Zer mereximentü ükhen dü gizonak, zük zure grazia hari eman ziniazon?
Jauna, zer plañü egiten ahal düt, zük eizten banaizü? Edo murmuzeiarik jüstoki egiten ahal düta, nik galthatzen deizüdana emaiten ezpadeitazü?
Gezürrik gabe, hañ egia phensa, eta erran zirozüt: Jauna, enüzü deus, etzirozüt deus, nihaurganik eztit deus hunik; bena orotan hüts egile nüzü, eta ezdeusetara nuazü bethi.
Eta ezpanaizü ajütatzen, eta barnetik azkartzen, erras epeltzen, eta laxatzen nüzü.
III 40, 2. Zü aldiz, Jauna, bethi ohikua zira, eta bazaude eternitate orotan, bethi hun, jüsto, eta saintü, untsa jüstoki, eta saintüki gaizak oro egiten dütüzülarik, eta behar den bezala ezarten, zühürtze miragarri bateki.
Bena ni damiala ekharriago nizalakoz, ezi ez profeitiala; eniaukezü bethi heñ batetan: zeren thenpora bezañ khanbiakor beiniz.
Halarik ere hobeki edireiten nüzü berhala, zük plazer düzünian, eta zure eskü ajütazalia hedatzen deitazünian: zeren zük zihaurek, gizonen sokhorririk