Orrialde:Maister 1757.djvu/247

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


behar tsistetü, ez khexatü, ez haboro dianari inbidiarik ekharri; bena zuri lehenago so egin, eta zure huntarzüna ezinago haboro laidatü, zeren hañ largoki, hañ dohañ, eta hañ gogo hunez, ihuren berhezkeriarik gabe, zure graziak emaiten dütüzün.

Oro zureganik dütüzü, eta hartakoz orotan laidatü izan behar düzü.

Badakizü zer konbeni den, batbederari eman izan dakion: eta eztüzü guri eman, zerentako batak aphürrago, bestiak haboruago ükhen dian jüjatzia; bena bai zuri, zük izartürik beitütüzü batbederaren mereximentiak.


III 22, 4. Hartakoz, ene Jinko jauna, hunki egin handi bat bezala etxekiten dizüt, ez ükheitia gaiza, kanpotik, eta gizonen sendimentiaren araur, laidorio eta gloria eman eraziten dienetarik; gisa batez nun, batbederak bere büriaren, ezgütü unduan, ezpeitü solamentz behar phezütü, tristetü, eta deskorajatü; bena bai lehenago konsolatü, eta alageratü hanitx, zeren zük, ene Jinkua, zure adixkidetako, eta mixkanditako haitatü beitütüzü praubiak, eta ümilak, eta mündü huntzaz mesperetxatü direnak.