den eskerrik eman.
Hunki egin deiztazünak oro beno txipiago nüzü, eta untsa so egiten düdanian zure handitarzünari, hartan berian ene ezpiritia galtzen düzü.
III 22, 2. Ariman, eta khorpitzian dütügün gaizak oro, kanpotik, edo barnetik, natüralki, edo zelütik gozatzen dütügünak oro, zure hunki eginak dütüzü, eta hek erakusten dizie, zü hunki egile, saintü, eta hun zirela, eta zureganik dütügüla hunak oro.
Eta zunbat ere batak haboro, bestiak aphürrago ükhen beitü, hargatik oro zuriak dütüzü, eta zü gabe, ezin ihurk ükheiten ahal dizü mendren mendrena.
Haboruago ükhen diana, eztitezü bere mereximentiaz glorifika, ez besten gañetik jar, ez etare gütiago dianari trüfarik egin: zeren bere büriari aphürrenik emaiten diana, eta eskerretan ümilenik, eta debotenik dena beita, hobena eta handiena.
Eta bere büria bestiak oro beno xarrago, eta mereximentügabiago etxekiten diana beita, propiena, huntarzün handiagorik jardietseko.
III 22, 3. Hargatik gütiago ükhen dianak eztü