Orrialde:Maister 1757.djvu/199
Süperbius bere bürietan sobera konfidantxa erhoki hartzen dienen erorte haur, zerbütxa bekizü bethiere guaitan, eta ümilitatian zure bizi erazitzeko.
VII. KAPITÜLIA
Ümilitatiaren begiraren pian graziaren estaltziaz.
III 7, 1. Hobiago, eta segürago düzü zuretako, ene semia estal dezazün debozioniaren grazia, hartzaz etzitian handi, ez hanitx mintza, ez hura hanitx pheza; bena behar düzü lehenago zure büria mesperetxatü, eta lotsa izan, zük merexitü gabe eman izan zaizüla.
Ezta behar sobera bürüneriareki, debozione berhala gaizkiala ützültzen ahal denari, estekatü.
Grazian zirenian orhit zite, hura gabe zuñen praube, eta miserablia kostümatü düzün izatera.
Bizitze espiritualaren profeitia eztiagozü solamente konsolazioniaren graziaren ükeitian: bena orano haren idokitziaren ümilki, pazientki, eta bere