Orrialde:Lopez 1782.djvu/31

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<30>

LAURGERREN KAPITULIA [I/1/4]

Zunbatenaz ere ehor aboro gauza ispiritualer edo Jinkoazkuer emanen baita, hanbatenaz gartsukiago desiratuko tizi

Iskiritura Seindiak, Jinkoaren zuhurtziaz minzo delarik, erraiten dizi: ni jaten nutenek orano gose dirateke eta ni edaten nutenek orano egarri dirateke. Seint Gregoriok ziozu gorpitzeko huntarzunen eta plazerren, eta ispirithiaren huntarzunen eta plazerren arthian, liferenzia haur dela: gorpitzekuak, eztitugunian, usustamendureki desiratzen tugula; uken onduan, hetzaz kasu guti egiten dugula. Orai berian mundian batbederak bere sortzapenaren eta ofiziuaren arabera kargu baten ukeithia desiratzen dizi; biskitarthian, desiratzen zien kargu hura uken dien bezain fite, hazten duzu haren mezperetxatzen eta besterik zerbaiten gutitziatzen; beste bat uken dia, hartzaz orobat eneatzen duzu eta azkenian, bere nahikunder izaririk eta xederik ezin emanez, zerbait gauza berriren onduan beti diabilazu, behin ere deusez erez kontent izan gabe. Gauza ispiritualez edo Jinkoaskuez eztuzu orobat: eztitugunian eztiizi guztatzen eta hazthio tiizi, bena