Orrialde:Lopez 1782.djvu/260
<259>
lurrerat aurtikiten dizi eta bere bi huiñez haren gañan ibilten hazten duzu; Platonek, hori ikusirik, galdegin zirakozun zer ari zen; ihardezten dirakozu: Platonen urguliaren huiñen petan erabilten. Bai, hala duzu —ziozu Platonek— bena beste urgulu suerte batez.
Hargatik ere Filosofak anitz urrun zituzun ezagutzetik zer den bere buriaren mezperetxatzia; bizkitarthian hartan diagozu egiazko giristhinuen umilitathia, zoiñen izena ere hek ezpaitzuten ezagutzen. Giristiñuen bertuthe partikularra duzu hori; Jesu-Kristo duzu horren lehenik erakaslia. Seint Augustinek ziozu, Jesusek borthian egin zien perediku miragarria hartarik hasi ziela, erranez: uroz dira ispirituz praube direnak: ezi Seindu horrek, Seint Jeromak, Seint Gregoriok eta beste anitz Seinduk ziozie, ispirituz praube direnez endelgatu behar direla umilak. Salbazale Jaunak bere peredikia umilitathiaz hazten dizi, hartzaz segitzen, hartzaz akabatzen, bere bizi guzian eztiraguzu beste gauzarik erakazten eta berheziki nahi dizi hareganik hura ikaz dezagun. Estizi erraiten —ziozu orano Seint Augustinek— ikaz ezazie eneganik, Zeliaren eta lurraren, ageri diren eta ageri eztiren gauzen kreatzen, mirakulu egiten, hilen pizten, bena ikaz ezazie bihotzez ezti eta umil nizala;