Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/420
bizitze eternal dela, bada nik erraiten ditudan gauzák, nola Aitak eman baitrauzkit, hala erraiten ditut.
KAP. XIII.
5 Kristek bere diszipuluei oinak ikhutzen eta ixukatzen. 12 Apostoluak xahu. 13 Krist Jaun. 14 Oinén ikhutzea. 16 Apostoluak zerbitzari. 18, 21 Judasen tradizionea aitzinetik erran izan. 20 Kristek igorria rezebitzean, nor rezebitzen. 27 Satan Judas baithan sarthu. 34 Onheriztea. 38 Pierrisen ukhatzea aitzinetik erran.
1 Eta bazko besta aitzinean, zakiala Jesusek ezen ethorri zela haren orena iragan ledinzat mundu hunetarik Aitaganát, nola maite ukhan baitzituen bereak, munduan ziradenak, finerano maite ukhan ditu hek.
2 Eta afal ondoan (deabruak ja ezarri zuenean Judas Iskarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi lezan)
3 Dakialarik Jesusek gauza guzia eman drauzkala hari Aitak eskuetara, eta bera Jainkoaganik ilkhi dela, eta Jainkoganat joaiten dela,
4 jaikiten da afaritetik, eta utziten du arropá. Eta harturik lonjera bat, gerrika zedin harzaz.
5 Gero ezar zezan ur bazin batetara, eta has zedin diszipuluen oinén ikhutzen, eta gerrikatua zen oihalaz ixukatzen.
6 Ethor zedin bada Simon Pierrisgana, eta hark erran ziezon: Jauna, hik niri oinak ikhutzen