Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/313
beharririk duenak, enzun beza.
KAP. XV.
1 Bekhatoreak Kristi behatzen. 4 Ardi errebelatua. 7, 10 Bekhatore baten konbertitzeaz bozkario. 8 Drakma galdua. 11 Seme prodigoa. 17 Dolua. 20 Bekhatore konbertitzen diradenetara, miserikordia.
1 Eta hurbiltzen ziraden harengana publikano eta jende bizitze gaixtotako guziak, hura enzun lezatenzát.
2 Eta murmuratzen zuten Fariseuék eta Skribék, zioitela: hunek jende bizitze gaixtotakoak rezebitzen ditu, eta jaten du hekin.
3 Baina hark erran ziezén konparazione haur, zioela:
4 Zein gizonek zuetarik ehun ardi dituela eta hetarik bat galtzen duela, eztitu utziten laurogei eta hemeretziak desertuan eta ezta joaiten galduaren ondoan, hura eriden dezakeno?
5 Eta eriden duenean ezarten du bere sorbaldén gainean alegerarik.
6 Gero ethorririk etxera, deitzen ditu adiskideak eta auzoak, diostela: Alegera zaitezte enekin, ezen eriden dut neure ardi galdua.
7 Erraiten drauzuet ezen hala bozkario izanen dela zeruan bekhatore emendatzen den baten gainean, gehiago ezen ez laurogei eta hemeretzi justo emendamendu mengoa eztutenén gainean.