Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/81
<1202r>
A28 Istoria de la quema de Salvatierra
Istoria de la quema de Salvatierra, que fue a primero de agosto del año del nascimiento del Señor 1564.
Conpuesta por Laçarraga.
Salbatierra
egun ei dago tristerik,
oita dabela
egiten asko negarrik,
zerren jarri da
guztia destruidurik.
Ez da geratu
barruan etse galantik;
zerka zabalok
jarri ei dira bakarrik;
oi onezkero
ez da merkatu bearrik;
apain ze bedi
oita donzella galantik.
Erraz daoke
Araba lutoz janzirik;
ez ara eroan,
barrundiarra, frutarik;
Nafarroarik
jasi ze bidi gararrik.
Salbaterrarrak,
ez egin barriz justarik;
erraz zaozke
oi ondo gaztigaturik,
Jaun Zerukoak
onela permitidurik.
Ezin esan dot;
egon bear dot exilik;
flakezeonek
eztit emaiten lekurik.
Balia bekit,
oi badot adiskiderik;
ifini nagi
oi arren esporzadurik.
Konta dezadan
dolorez asko koitarik,
ez dakienak
daozen abisadurik.
Asi gura dot;
nanzuzu, zaoz exilik.
Mila ta bosteun
urte alkarri eranzi,
irurogeta
lau geiago gañeti
da jaio zala
Jaun Zerukoa justorik,
abuztu ilak
egun bat kunplitzakarik.
Oita jagi zan
suori utra fortitzik,