Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/75

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1199v>


zinbat joazen

ebili pobre munduan,

goseak ilik,

otzak bere bai kanpuan;

oi zuetara

joan joazen orduan

limosna eske

Jaungoikoaren kontuan;

zuek oegaz

oi kontu gitxi orduan.

Orain zaoza

gumuta dezun lekuan,

zuelakoak

egon doazen moduan.

Utra gaxtoto

bizi zinean munduan,

ataidea

ez zeukala kontuan,

ene gauzarik

ez zeukala buruan,

beti zeonzen

Satanasekin jokuan,

pensamentuok

ifini baga zeruan,

traspasadurik

oi ene mandamentuak;

oi debozio

gutxi zeukan tenpluan,

sazerdoteak

meza esate orduan,

ez geiago

predikaeta orduan.

Oi zuen gatxok

utra dakust nik klaruan:

zoaz da zarriz

infernuaren zoruan,

finik izango

ez daben asientuan.—

Ernegaduko

daue gaxtoak orduan

engendradu ta

jaio zirean puntuaz;

egingo daue

oita onela llantuak:

—Ernegatzen dot

oi konfesore juduaz,

zerren ninduan

oi asolbidu orduan,

oi egin baga

penitenzia munduan.—

Oi konfesore

kondenaduak orduan

eranzungo dau

oi au danzuan puntuan:

—Ernegatzen dot

zugaz, madarikatua,

zerren ninduzun

zuk engañadu tenpluan,

“On izango nax”

esan zeustan orduan.—

Eongo dira

onela kondenaduak

sekularekoz

finik ez daben lekuan.

Oi onak, barriz,

beti kontentamentuan,

zerren deuste

Jaunak esango orduan:

—Oi zatoz, zatoz,