Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/68
<1196r>
Ondasun oek galdu badagit,
semea ditxabagea;
erruki nauzu, neure aideak,
zegaiti nax ni gaztea.
Oi oraingaño ez nax ni eldu
oi bada ogei urtean,
oi eta, barriz, andiegi da
ezkonduaren kargea;
bertati dakar gizonaenzat
ardurea ta plagea.
Enzuzu eta dirakatsudan
ezkonduaren dotea:
Ezkondu eta lenaengoa
ona dau ilabetea;
badanik bere, bertati dauko
kargutan aziendea.
Berandu ezin eta gox jagi,
iruli sarri oean,
pensamentua darabilela
leku askotan, fedea!
Pobrea bada, zegaiti eztau
zegaz sustendu onrea,
askotan estu oi bearko dau
errelleagaz goldea;
izerdi-orio franko bear dau
oi bere bular artean.
Maira datorrenean, barriz,
baba zigorrez saldea;
zazpi librako tremes andia
faisaetzat aldean;
ardao zuri San Martingoa
pitxerraz iturrirean.
Ume txipirik oi eta badau,
azaiketako lotsea;
aziaz kero ezkonketako
ozegi dago polsea.
Pobreonenzat oi gatxik asko,
aberatsonek doblea.
Mutil-neskatoz lenaengoa
bete bear dau etsea,
oi eta aen gobernatzeko
bear dau andi mañea.
Pausorik asko egin bear dau
sustentatzeko plazea;
kontu andia bear dau egin
ez erorteko arean.
Emazteori ona ezpadau,
etsean erriertea.
Alkar aditu ezpadagie,
ez dabil ondo etsea,
kapelaetan darabiltela
beti aragi errea;
aragionen jaaterako
atsekabazko salsea.
Abenietan badira bere,
ezta faltako kargea:
interesean beti darabil
gizonak borondatea.
Ama askoren seme askogaz
bear dau batu urtean;
ordu askotan oita bear dau
iregi bere polsea.
Semerik badeu esaten jago:
“Aita, egidak jakea”;
ari jakea egin orduko,
alabeorrek gonea.
Oi ainbat dakust lazeria ze
eraetan jat, fedea!
Oni aparta al dakiona,
ditxa onezko semea.