Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/69

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1196v>


Edola bere, urten artean

ogeta amar urtean,

neuronek ala egin gura dot,

bizi al baninz artean.

Jaun Zerukoak, arren, dindala

kunplietako ditxea.

Nigaz ezkondu gura dabena

sosega bidi bakean;

oi onegaiti itxaden begi

dozenaxe bat urtean;

artean, barriz, goza dezadan

oraingo libertadea.

Oi oni luze deretxanori

ze bego ene ustean.

Oi nitaukat emazte on bat,

zeña dan ama andrea;

Jaun Zerukoak oni demala

bizi ona ta luzea,

zegaiti onek sustenduko nau

egunean da gabean.

Gradu andian jarririk nago,

ene egitafedea;

oi orain ez letorket ondo

arereanik jastea.

Orain dama bat serbietan dot,

lindea parebagea;

oi eztauko merezidurik

niganik anzietea,

egin deustan mesedeak

serbidu jagin artean,

zegaiti nei traspasadu

amorearen legea.

Oraindo beti izan nax

oi amoradu firmea;

orain ez neuke errazoarik

izenau borraetea,

ez geiago gaztazaroau

ain laster anzietea.

Klaramente dakustan gero

galzaiten libertadea,

ezkonduz kero probetxaetan

oi ezta damuketea.

Uztarriori ezarriz kero,

sufridu bear goldea;

orapilagaz lotu azkero,

neke da askaetea.

Gauza fortitza oi dana bakust

ezkonduaren kargea;

karga andia sufrietako

oraindo nax gaztea.

Azaiteau galdu lerait

ardura usazakeak;

ene aginok ezin jan leie

aragi errebagea;

estomagoau galdu leiket

bianda probazakeak.

Oean kalentureak liket

lagunik baneu aldean;

laster batean oi lirakasket

beste mundura bidea.

Gauza sakona bide da, izan,

itsaso ondarbagea;

neure buruau ez nei ondo

andratan konfiatzea.

Ene aideak, oi arren, au da

neuronen respuestea:

akordaetan ez dodala

ain laster ezkonketea.

Lazarraga