Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/65
<1193v>
A21 Denpora baten izan ninzan…
Denpora baten izan ninzan
amoreminez tentadua;
donzella batek edegi zidan
oi neure biotz koitadua.
Egun askotan nik egin nagon
modu askotan erregua,
arren, osatu nengiala
a litzan gero medikua.
Errespuesta emaiten zidan
litzala neska onestua,
aita-amaak likeoela
berebiziko afrontua.
Ni, barriz, gizon desditxaduau
bizi nax bizi penadua.
Egun batean artu neben
neure ballesta armatua;
zagita zorrotz bat ifini nagon
berar gaxtoaz gantxitua.
Laztanagana oi izan ninzan
uts egin baga giadua;
kamaraetan idoro neben
santua legez pintadua.
Neure aoau ifini neben
palabra dulzez gantxitua;
bere zenzuna ifini nagon
promesa askoz pobladua;
neure aragi gaxtoaganik
izan ninzan ni tentadua.
Ezin sufridu neikean
biziagati tormentua;
pena artarik askatu nau ta
bizi nax bizi kontentua.
—Donostiako San Franziskuan
agoan gizon soldadua:
donzelleoni egin jakak
izta-ondoan anditua.
Nik lanzeteaz jo diat eta
oi ik ezarrok enplastua.—