Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/66

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1195r>


A23 Jaun Zerukoai emaiten jagot…


—Jaun Zerukoai emaiten jagot

oi asko geraziarik,

deseo neben okasio bat

zerren nagoan jakinik.

Nik orain diot inox ez zala

ipuizarrik, guzurrik,

zegaiti gauza eginik ezta

munduan sekretokorik.

Nik au onela esaterako

asko da errazoarik;

oi geiago zufrietako

eztot nik pazenziarik.

—Poeta gazte jakinduna,

ze zaoz engañadurik

zu pagatzeko faltako dala

nigan entendimenturik.

Egin dozuna egiterako

ez dozu errazoarik,

zerren nik zuri eman eztizut

artako okasiorik,

ez geiago nik egin ez dot

zure basoan egurrik;

sekula barriz nik ez negian

oi zure kontra berbarik.

—Obra barri bat ei daukazu

nigaiti konponidurik;

linda damea, asko deutsut

nik aregaiti eskerrik.

—Mesedeori serbietako

eztot nik intereserik.

—Orretan, bertan oi bear dozu

geratu satisfetxarik.

Oninbatenaz adi nazazu,

badozu sentimenturik;

zure entendimentua bego

gutxitan iratzarrik.

Bere burua oi bear leuke

efini korregidurik

lenaengo, ta gero juzgadu

bestegan baliz tatxarik,

edo, izanagaiti bere,

eugi enkubridurik.

Au egiteko zugan asko da,

dama galanta, kausarik,

zuri egiten ez jatzun gero

ezertan agrabiorik.

—Errazoarik ez daukazu

niri ifinten koplarik.

Ene kapea oial ona da,

neure diruak kostarik,

iñoenari ezteutsala

bapere inbidiarik.

Ene kapaak egon doaz

ain ondo toleztadurik,

nola batzuen saboianea,

gauza usaiz beterik.

Oita kapa bat emunagaiti

ez nax geratu piloxik;

inori emun bajagot bere,

ez nago damu jakinik.

—Ene erriti oita zurera

badago bidazidorrik;

oi aetati paseatzeko

eztot ardura lagunik.