Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/39
Orri hau berrikusi gabe dago
<1171r>
oi eta barriz osteangoan,
arren, ze begit burlarik.—
—Ene laztana, ene fedea,
ez dot egiten burlarik.
Egun askotan ni ebili naiz,
ez dot edugi ditxarik,
ene lindea, zu ekusteko;
banago sepultadurik.—
—Oi, arren, jauna, ixilik bego,
ze besat orrelakorik,
oita zegaiti zu eraiteko
nik eztot poderiorik.—
—Poderioa andia dozu,
Zeruko Jaunak emunik;
zure begiok ekusiz kero,
banago katigaturik.
Pensamentuok altuan ditut,
zuk ala merezidurik,
oi eta ez dot abajaduko
neure bizian punturik.—
—Zure berbaok adietako
ez dot entendimenturik;
klaruxeago berba egizu,
edo zaoza ixilik.—
—Ene laztana, zure bildur nax,
ezin egin dot berbarik.
Nik klaruago banesakezu,
oi baneu lizenziarik.