Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/30

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1159v>


gure jazteko gorriok dira

kontentuagaz josirik,

justarik asko zaldun guztiok

egiten daue gugaiti.—

Amoriozko errege jauna

ekusi neben bertati,

dama batzuen oñetara

oi belauriko ezinik,

zeinzuk ekarten debiseagaz

ezautu ditut, bada, nik.

Derediako galea dator

ponpa andiaz beterik;

oi, ainbat dira ederrak eze

ni nago admiradurik!

Zaldunik asko ekusi neben,

guztiak oriz janzirik,

zeña dan utra librea gatxa,

desesperanzas beterik.

Ezkerekotxan oi darabilte

pensamentuak galdurik,

zegaiti ango larrosatxoak

eztau piedaderik;

librerik eta ardura baga

oita dirade ebili,

zegaiti ez dau amorioak

bere fletxeaz iregi

aen biotz utra gogorrak,

bularrak erdiraturik

[…]