Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/124

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1200r>


ene biotza bazegoana

kolpeaz maltratadurik.

Bertati boz bat adi nezan

zeruko odei artarik:

serbi nezala donzella ura

ordu bat faltatzakarik.

Eranzun nagon: “Ni nozun gero

efinten obligadurik,

donzella oni ez emun, jauna,

ni eraiteko armarik.

Enparaetan bardin bajatzu

beste zagita zorrotzik,

onen biotzau nai bekizu

efini señaladurik”.

“Erreguketan didazun gero,

asko dot borondaterik.

Efiniko dot orren biotza

zureaz orapildurik”.

Au esan eta Amorioak,

agana begiraturik,

bere arkua armatu eben

amen bat beranzakarik.

Donzella ura, zekusenean

ala determinadurik,

akojidu zan sagradura

ark emun baga kolperik.

Ni arrezkero beti nago

amoreminez gaxorik.

Ai, ene desditxadua, bada,

ezpadot remediorik.