Orrialde:Haraneder 1770.djvu/6
salbamenduarentzat duen griñaz eta hek bazka on eta sainduetan erabiltzeko duen arduraz, desiraturik diozesa huntako zenbeit aphezek Testament berriko liburu sakratu hau eskararat garbiki eta fidelki itzul dezaten, entseiatu izan gare gure egin ahal guziaz haren handitasunaren xedea bethetzerat; eta hortarakotz, iretxeki izan gaizko lehia handi batekien Eliza Ama Sainduaz beregainki aprobatua Vulgata daritzan textuaren ez xoilki sensuari, baiñan oraiño egin ahal bezanbat letrari berari; eta letrari zorrotxki eta urratsez urrats jarraikiz, sensua gure lengoaian ezin ungi azarka daiteken lekhuetan, ez gare atrebitu gere burutarik deusere ematerat; aitzitik baliatu izan gare Jaun Maitre De Saci eta Alta Bouhours textu hura bera franzeserat itzuli izan duten bi author aprobatuen baithan aurkhitu dugun laguntzaz, batean batari, bertzean bertzeari garraizkola, textu sakratu haren sensu garbia eta naturala gure lengoaian atzemateko gaitzenik diren lekhuetan batak edo bertzeak bide zelhaiena erakutsi izan darokun arauera.
Har zazue beraz, gure herritar jainkotiarrak, eta jan zazue lehia handirekien zuen Aita onak eman izan darotzuen ogitik, eta frogatuko duzue janari salbagarri horrek, lehenago Elias Profetari gerthatu zitzaion bezala, emanen darotzuela indarra Jainkoaren mendiraiño heltzeko, baldin bihotz garbi eta xuxen batekien hartzen baduzue.
Irakurazue zuen Aitaren Testamenta eta ahal bezanbat gogoz har ere zazue, hortan ikhasteko Aita amulsu hark destinatu darozkitzuen ontasun eternalak, hetarat heltzeko irakasten darozkitzuen bideak, eta hek ardiesteko berak ematen darozkitzuen laguntzak. Frogatuko duzue zenbat konsolazione atherako duzuen, miseriazko haran huntan batzen zaizkigun atsekabeen artean, irakurtza horrek geroko deskansu