Orrialde:Haraneder 1770.djvu/5

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hunen laudoriotan eta hau maiz eta behar den izpirituarekien irakurtzetik heldu diren probetxuen gaiñean atxeki izan ohi dituzten solhaz ederrak hemen aiphatzea. Aski da erratea Jainkoaren hitza dela. Berdin hunen abantailletan erran ahal daitezken guziek ezin hain ungi sentiaraz dezakete hunen prezagarritasuna, nola baidezakete senti irakurtzen dutenek berek, baldin izpiritu ethorkor eta bihotz humill batekien irakurtzen badute, bethiere zinki datxeizkolarik Elizarenganako sumisioneari eta obedientziari.

Horri dagokala lehiatu ere dire Franziako Aphezpikuak liburu sakratu hau franzesezko lengoaiarat itzulia bere diozesetako fidelen eskuetan ematerat, nahiz Jainkoaren ume guziek jakin dezaten bere Aitaren Testamenta eta guziak ditezen haz bere Aitak eman izan daroen ogitik. Baiñan Jainkoak haiñitz grazia bereziz seiñalatu izan dituen arren eskaldunak bere haur maiteenetarik batzu bezala, ondikoz orai arterainokoan nihor ez da izatu irakurtzerat eman izan daroenik bere Aita onaren Testamenta, eskararat, eskaldun guziek adi dezaketen lengoaiarat, itzulia; nihor ez da izatu bere Aita amulsuak utzi izan daroen ogia eskurat eman daroenik. Egia da bada Joanes Leizarraga zeritzan Berakoizko aphez edo erretor zen batek noizbeit aspaldi inprimarazi izan zuela Testament berriko liburua, berak eskararat itzulirik; baiñan nola dohakabe hura, errelijione katholika eta egiazkoa utzirik ordukotz ja itzulia baitzen bera Kalbiñen sekta izurriztaturat eta haren heresia pozoatuaz kutsatua, ezin gelditu da bere obrari iretxeki gabe zenbeit lekhutan berak hartu izan zuen izurritik eta iretsi izan zuen pozoinatik; eta hala, beldurrez ezen, zenbeit arima fidelek bere gose izpiritualean liburu khutsatu hura azarkaturik, jan ustean bere Aitaren ogi phurutik, jan ez dezan gizon etsai eta dohakabe hark han barraiatu izan duen pozoatik ere, gure jaun Aphezpikuak, bere ardien