Orrialde:Haraneder 1770.djvu/28

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


10 ez zakhurik bidekotz, ez bigarren aldagarririk, ez zapatarik, ez makhillarik; merezi du ezen langilleak bere jana.

11 Zein ere hirietan, bada, edo herrietan sarthuko baitzarete, informa zaitezte nor diteken han gai zuen errezibitzeko; eta egon zaitezte han, goan behar zaitezketen artean. 12 Etxean sartzean ordean, egizue agur erranik: Bakea dela etxe huntan. 13 Etxe hark merezitzen badu, ethorriko da zuen bakea haren gainerat; eta merezient ez bada, zuen bakea bihurtuko da zuenganat. 14 Eta norbaitek errezibitu nahi ez zaituztenean eta zuen hitzak aditu nahi ez dituenean, etxetik edo hiritik ilkhitzearekien batean, iharros zazue zuen oiñetako herrautsa. 15 Erraten darotzuet egia: juiamenduko egunean Sodomako eta Gomorhako lurrari baiño gutiago barkhatuko zaio hiri hari.

16 Horra non igortzen zaituztedan ardi batzu bezala otsoen arterat. Izan zaitezte, beraz, prudent sugeak bezala eta sinple usoak bezala. 17 Baiñan begira zaitezte gizonetarik. Eramanen zaituzte ezen bere batzarretarat eta azotaraziko zaituzte bere sinagogetan. 18 Eramanak izanen zarete ene ariaz gobernadoreen eta erregeen aitzinerat, lekhukotasuntzat baliatzeko hei eta nazionei. 19 Ezartzen zaituztenean, bada, hekien eskuetan, ez zaiteztela gogoetan jar, nola edo zer erranen diozuen; emanen zaitzue ezen orduan berean hei zer erran. 20 Ez zarete ezen zuek mintzo zaretenak, baiñan zuen Aitaren Izpiritua daiteke zuen baitan mintzo dena. 21 Libratuko du, bada, anaiak anaia heriotzerat eta aitak semea, eta altxatuko dire umeak burasoen kontra eta hillaraziko dituzte; 22 eta gaitsesiak izanen zarete gizonez ene izenarengatik; baiñan nork ere iraunen baidu akhabantzaraiño, eta hura izanen da salbatua. 23 Noiz ere, bada, persekutatuko baitzaituzte hiri batean, zohazte ihesi bertze batetarat. Erraten darotzuet egia: Ez duzue akhabatuko Israelgo hiri guziak irakasteaz, Gizonaren Semea ethor daiteken arteraiño.

24 Dizipulua ez da eki nausiaz gorago eta sehia bere jaunaz gorago. 25 Aski da dizipuluarentzat izatea bere nausia bezala eta sehiarentzat izatea bere jauna bezala. Baldin familiako aita deithu izan badute Beelzebuth, zenbatenaz gehiago desohoratuko bide dituzte haren