Orrialde:Haraneder 1770.djvu/29

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sehiak?

26 Ez zareten, beraz, hekien beldur; deusere ezen ez da estalirik agertu beharko ez duenik; deusere gorderik ezagutua izan behar ez duenik. 27 Nik ilhunbean erraten darotzuedana errazue zuek argitan eta orai beharrirat erraten zaitzuena predika zazue etxe gaiñetan. 28 Ez duzuela beldurrik gorphutza hiltzen dutenez eta arima ezin hill dezaketenez; baiñan zareten beldur hobeki bai arima eta bai gorputza ifernuan galaraz detzakenaz. 29 Ez da egia bi garraio kornadu batean saltzen direla? Eta hala ere hetarik batere ez da erortzen lurraren gaiñerat zuen Aitaren nahia gabe. 30 Bada zuen buruko illeak ere guziak kondatuak dire. 31 Eta hala, ez duzuela beldurrik; hainitz etxe-xorik baiño gehiago duzue balio.

32 Nork ere, beraz, ni ezagutuko bainau gizonen aitziñean, nik ere hura ezagutuko dut ene Aita zeruetan denaren aitzinean. 33 Eta nork ere nitaz ukhatuko baidu gizonen aitziñean, nik ere hura arnegatuko dut ene Aita zeruetan denaren aitziñean.

34 Ez dezazuela uste izan ethorri izan naizela bakea ekhartzerat lurrerat; ez naiz ethorri izan bakea ekhartzerat, aitzitik bai ezpata ekhartzerat. 35 Ethorri izan naiz ezen separatzerat gizona bere altaganik eta neskatxa bere amaganik eta erraiña bere amagiñarrauaganik. 36 Eta gizonak bere etxean dituen jendeak ditezke haren etsaiak. 37 Nork ere maiteago baidu bere aita edo bere ama ni baiño, eta haina ez da ona enetzat; eta nork maiteago baidu bere semea edo bere alaba ni baiño, haiña ez da gai enetzat. 38 Bere gurutzea hartzen ez duena eta niri segitzen ez zaitana ez da on enetzat. 39 Nork ere begiratzen baidu bere bizia, eta hark galduko du; eta nork ere galduko balduke bere bizia ene amoreagatik, eta hark du aurkhituko. 40 Nork ere zuek hartzen baitzaituzte, eta hark ni hartzen nau; eta ni hartzen nauenak hartzen du ni igorri nauena. 41 Profeta bat errezibitzen duenak profetaren izenean, izanen du profetaren saria; eta justu bat errezibitzen duenak justuaren izenean, izanen du justuaren saria. 42 Eta nork ere emanen baidio xumeen hautarik bati beira bat ur hotz xoilki,