Orrialde:Haraneder 1770.djvu/20
bada, zure gorputz guzia illhunbetsu izanen da; ordean zure baitan den argia ilhunbe baldin bada, ilhunbeak berak nolakoak izanen dire, bada?
24 Nihork ezin zerbitza detzake bi nausi, ezen edo bata higuin izanen du eta bertzea du maitatuko, edo bata obedituko du eta bertzea du mezprezatuko. Ezin zerbitza detzaketzue Jainkoa eta intresa.
25 Hargatik darotzuet erraten: Ez duzuela griñarik bizitzekoaz, nondik izanen duzuen jatekoa eta nondik izanen duzuen zuen gorphutzaren beztitzekoa; bizia ez da gehiago jatekoa baiño eta gorputza beztitzekoa baiño? 26 Beha diozozue aireko hegastinei, ez baidute hek egiten hazillik ez uztarik eta bihitokietarat deusik biltzen; eta halarik ere zuen Aita zeruetakoak hazten ditu. Ez zarete zuek haiñitz gehiagokoak hek baiño? 27 Nor da zuetarik bere pensa ahal guziekien ere beso batez bere thailla handi dezakena? 28 Zergatik, bada, griñetan ematen zarete jauntzkuraz? Konsidera zatzue larretako liliak nola handitzen diren; ez dire hek hari lanean, e z iruten. 29 Bada erraten darotzuet Salomon bere gloria guzian ez dela egundaiño hetarik bat bezala bestitua izatu. 30 Beraz larreko belhar bat egun xutik dena eta bihar laberat arthikia ditekena Jainkoak hala beztitzen badu, zenbatenaz hobeki egiñen zaituzte zuek, o fede gutitako gizonak? 31 Ez zareten beraz griñatsu, eta ez derrazuela: Zer janen dugu, edo zer edanen dugu, edo zer jauntziko dugu, 32 ezen paganoak dire penetan horien guzien gaiñean; badaki ezen zuen Aitak horien guzien beharra duzuela. 33 Bilha zazue, beraz, lehenbizikorik Jainkoaren Erresuma eta haren justizia, eta horiek guziak emanen zaizkitzue bertze alde. 34 Hargatik, bada, ez zareten grinatsu biharamunekoaz; ezen biharamunak izanen du beretzat bere artha. Egun bakhoitxak aski du bere gaitza.
VII. KAP.
1 Ez dezazuela juia, juiatuak izan ez