Orrialde:Haraneder 1770.djvu/19

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


haiñitz eras, paganoek egiten duten bezala; uste dute ezen, bere erasia handiarengatik direla entzunak izanen. 8 Ez zareten, beraz, hekien iduriko; badaki ezen zuen Aitak zeren zareten behar, galdegin ere diokezuen baiño lehenago.

9 Hunela, beraz, egiñen diozue zuek othoitz: Gure Aita zeruetan zarena, erabill bedi sainduki zure izena, 10 ethor bedi zure Erresuma, egin bedi zure borondatea zeruan bezala lurrean ere; 11 eman diezaguzu egun gure egunoroko ogia, 12 eta barkha dietzagutzu gure zorrak, guk gureganat zordun direnei barkhatzen darostegun bezala, 13 eta ez gaitzatzula utz tentazionean erortzerat, aitzitik begira gaitzatzu gaitzetik. Hala biz. 14 Ezen baldiñetariak barkhatzen badiotzatzue gizonei hek zuen kontra egiten ditusten hobenak, zuei ere barkhatuko darozkitzue zuen Aita zeruetakoak zuen bekhatuak. 15 Baiñan ez badiozue barkhatzen gizonei, zuen Aitak ere ez darozkitzue barkhatuko zuen bekhatuak.

16 Behintzat barurtzen zaretenean, ez zaiteztela izan triste, hipokritak bezala; dezbiztatzen dituzte ezen bere bisaiak, gizonei agertzeagatik barurtzen direla. Erraten darotzuet egia, izatu duketela hek bere saria. 17 Baiñan zuk, barurtzen zarenean, gantzu zazu zure burua eta garbi zure bisaia, 18 ez agertzeagatik gizonei barur zarela, baizen xoilki zure Aita gordea dagoenari; eta zure Aita, gauza gordeenak ere ikusten dituenak, emanen darotzu saria.

19 Ez detzatzuela bill zuen thresorak lurrean, zeinetan herdoillak eta harrek jaten baidituzte eta ohoiñek atheratzen eta ebasten. 20 Baiñan bill zatzitzue zuen thresorak zeruan, non ez herdoillak eta ez harrek ez baidituzte jaten, non ohoinik ez baida ebatsiko eta eramanen dituenik. 21 Ezen non ere baida zure thresora, eta han diteke zure bihotza.

22 Zure gorphutzaren argizagia zure begia da; baldin zure begia sinple bada, zure gorphutz guzia argitsu izanen da. 23 Baiñan baldin zure begia gaixtoa