Orrialde:Haraneder 1770.djvu/12

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


21 Jaiki zen Josef eta hartu zituen haurra eta bere ama, eta ethorri ziren Israelgo lurrerat. 22 Aditurik ordean Arkelausek erregiñatzen zuela Judean Herodes bere aita zenaren orde, beldurtu zen harat goateaz, eta lotan abisu izanik, aldaratu zen Galileako parterat. 23 Eta ethorri zen egoterat Nazareth zeritzan hiri batetarat, konplitua izan zedingatik profetaz errana izan zena: «Deithua izanen da Nazarendarra».


III. KAP.


1 Denbora hetan, bada, ethorri izan zen Joanes Baptista Judeako mortuan predikatzerat, 2 erraten zuela: «Egizue penitenzia, hurbil da ezen zeruetako erresuma. 3 Hura da Isaiaz profetaz aiphatua izan dena, erran izan duenean: Boz bat da desertuan oihuz dagoenarena: Aphain zatzue Jaunaren bideak; xuxen zazitzue haren bidezkak».

4 Joanesek zuen, bada, bestimenda kamelu illezkoa zen eta larruzko gerriko batez zen gerrikatua, eta haren janharia ziren larrepotak eta basa estiak. 5 Orduan heldu ziren harenganat Jerusalem eta Judea guzia, bai eta Jordan inguruko herri guzia; 6 eta bathaioa errezibitzen zuten harenganik bere bekhatuak konfesatzen zituztelarik.

7 Ikusirik, bada, farisauetarik eta saduzearretarik haiñitz heldu zirela haren bathaiorat, erran izan zaroen: «Bipera sugeen kasta, nork irakatsi darotzue mehatxatzen zaituzten kolerari ihes egiten? 8 Egitzue, beraz, penitenziazko fruitu behar bezalakoak, 9 eta begirautzue zeben baitan erratetik: Abraham guk aita dugu. Erraten darotzuet ezen gai dela Jainkoa harri hautarik beretarik ere sorarazteko umeak Abrahami. 10 Jadan ezen haizkora arruntzatua da arbolaren erroaren gaiñean. Hala, beraz, fruitu onik ekhartzen ez