9 Errege horla mintzatzen aditu ondoan, goan ziren; eta orduan orientean ikusi izan zuten izarra aitziñean zioakoten, haurra zen tokiaren gaiñean arribaturik, geldi ziteken artean. 10 Ikusi zutenean, bada, izarra boztu izan ziren handizki. 11 Eta etxean sarthu zirenean, aurkhitu zuten haurra bere ama Mariarekien, eta ahuspez jarririk adoratu zuten; gero bere thresorak zabaldurik ofrendatu ziotzaten presentak, urrea, insensua eta mirha. 12 Eta lotan abisu izanik ez zeitezela bihur Herodesenganat, goan ziren bere herrirat bertze bide batez.
13 Hek partitu eta, Jaunaren aingeru bat agertu zitzaioen Josefi lo zegoela eta erran zioen: «Jaiki zaite, har zazu haurra eta bere ama eta zoaz ihesi Ejiptorat eta zaude han nik erran diezakezudan artean. Ezen Herodes ibilliko da haurraren bilha hilarazi nahiz». 14 Jaiki zen Josef eta hartu zituen haurra eta bere ama gauaz eta goan zen Ejiptorat. 15 Eta egon zen han Herodes hil ziteken artean, konpli zedintzat Jaunak profetaz erran zuena: «Ejiptotik erakharri dut enII. KAP.e Semea». 16 Orduan Herodes, ikusirik magoak hartaz trufatu zirela, hasarratu zen borthizki eta igorri zuen Bethleemen eta hango inguru guzietan hiltzerat bi urthetako eta gutiagotako ziren haur guziak, magoetarik jakin denboraren arauera. 17 Orduan konplitu zen Jeremias Profetak erran izan zuena: 18 «Habarrots handi bat aditu izan da Raman, nigar eta marrubiazkoa; Rakel dagoela auhenez bere haurren gaiñean eta konsolatu ere nahigabez, zeren ez diren».
19 Hil izan zenean bada Herodes, agertu zitzaioen Josefi Ejiptoan lo zatzala Jaunaren aingeru bat 20 eta erran zioen: «Jaiki zaite, har zazitzu haurra eta bere ama eta zoaz Israelgo lurrerat; hil dire ezen haurra galarazi nahiz zebiltzanak».