Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/47
1 Andre eder jentil batez hautatu zait begia,
herri orotan gauza oroz eztu bere paria;
othoitze bat banegion larradala egia,
biderikan lizatenez ninzan haren grazian.
5 Respostuia eman deraut luzamendu gaberik:
— «Kortesiaz hon deritzut nik zuri hain segurki;
berzerik nitan eztukezu, abisatzen zitut nik;
gazte zoroa nizan arren, enukezu hargatik».
9 — «Zu gaztia bazir'ere, adimendu hon duzu;
nik zugatik dudan pena, othoi, sendi ezazu;
zuretako har nazazu, bizi nahi banuzu;
ni zugatik hil banadi, kargu handi dukezu».
13 — «Ohoria galtzen dela plazergitia gaitz duzu;
niri horla erraitia zuri eman eztuzu;
gaixteria egitia laido dela dakizu;
ni erhoa, zu jakinsu; beha enakidizu».
17 — «Zuhaur nahi bazirade, ni segretu nukezu,
gure arteko amoria ehork etziakikezu;
sekretuki minzatzeko, othoi, bide idazu;
enekila minzatziaz gaitzik ezin dukezu».
21 — «Gaizki egin dadinian, jendek sarri dakite,
ene gaizki egitiaz enek laido lukeite;
zu eta ni elgarreki unsa ezin ginate;
zaude ixilik, zoaz horrat eta hobe baitate».