Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/46
59 — «Orai nahi nuzuia heben bortxatu?
Aldi honetan, othoi, utzi nazazu;
berze aldi batez jinen nitzaitzu,
nahi duzunori orduian daidizu».
63 — «Haraitzinakorik duzu errana:
utzi dazanorrek eskuian duiena
nahi duienian eztukeiela.
Hitzak haribira, dugun egina!
67 — «Orai egin duzu nahi duzuna,
eman darautazu ahalgeizuna,
maradikatzen dut neure fortuna,
zeren jin bainendin egun zugana».
71 — «Amore, etzitela, othoi, despara,
honat begitartez itzul zakitzat;
ni baitan dukezu adiskide bat:
balia dikezit senhar gaixto bat».
XI. ORDU GAITZAREKI HORRAT ZAKITZAT
1 Orai behar duguia konkista berri?
Eztei iraganez gomitu handi;
hanbat etzirade andere larri,
merexi duzuna nakarke sarri.
XII. AMORE GOGORRAREN DESPITA