Orrialde:Chourio 1760.djvu/80

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen gizonak laster ganbiatzen dire, eta eskasten berehala; baiñan Jesu-Kristo bethikoz dago, eta haren adiskidetasunak irauten du mende guzietan.

3. Guti behar duzu pausatu gizon flako eta hilkor baten gaiñean, nahi bezaiñ progotxosa edo maitea zuretzat izan arren eta etzaitzu halaber sobera gaitzitu behar, haren inkonstanzia, edo herra zure aldera jiaratzen dire haizea bezala, egun zure alde direnak, bihar zure kontra izanen dire, eta berriz egun etsai ditutzunak bihar zure fagore altxatuko dire.

Ez beraz eman zure esparantza bertzetan, baizen Jainkoa baitan; den hura bakharrik zure beldurtasun, eta amudio guzieñ xedea. Hark ihardetsiko du zuretzat, eta gauza guzietarik probetxu atheraraziko darotzu.

Ezta hemen zuretzat iraupenezko egoitzarik, norat nahi zoazen arrotz eta bideante izanen zare, eta eztuzu egiazko sosegurik kausituko non etzaren Jesu-Kristorekin osoki juntatzen.

4. Zer ikhusten duzu mundu huntan trikaraz zaitzakenik, eztenaz geroztik hemen zuk pausatu behar duzun lekhua? Zeruan behar duzu egiñ zure egoitza hala lurreko gauza guziei eztiozute beiratu behar iragaitzaz baizen.

Gauza hek iragaten dire eta zu ere bai