eta maiz zure barrenean sartzen, eta sentituko duzu Jainkoaren erresuma zureganat ethortzen. Ezen Jainkoaren erresuma ezta bertzerik lekhat Espiritu Sainduak bihotzera dakharken bakea eta bozkarioa, zeiñaz gaixtoak ez baitire gozatzen.
Jesu-Kristo ethorriko da zureganat, eta dastaraziko darozkitzu bere konsolazioneak, hari dagokan egoitza bat preparatzen badiozu.
Hark maite duen loria eta edertasun guzia ariman dago, han egotea du lakhet.
Gizon barrenkoiak izaten du harenganik bisita husuak, instrukzione samurrak, konsolazione eztiak, bake handi bat, eta komunikazione batzuk guziz miragarriak.
2. Ea beraz arima leiala aphain diozozu zure bihotza espos dibino hari; han bere egoitza egiñ dezantzat. Ezen berak erran du: Ni maite nauenak ene hitzak beiratuko ditu ethorriko gare harenganat, eta egiñen dugu haren baitan gure egoitza. Idek diozozu beraz zure bihotza Jesu-Kristori, eta herts bertze guziei.
Hura baduzu aberatz zare, eta hura bakharrik asko duzu, hark berak konplituko ditu zure behar guziak; hura izanen da zure habea eta adiskidea, eta etzare izanen gizonen laguntzaren galdegiteko beharrean.