Orrialde:Chourio 1760.djvu/8
Jainkoaren aitziñean, zeiñak ene obren arabera jujatuko bainau?
2. Utzatzu sobera jakiteko gutizia; ezen hirritz hark hañitz espirituko barraiadura dakharke, eta maiz enganioa.
Jakinsunek agertu nahi dute eta zuhur fama ardietsi munduan.
Bizkitartean badire milla gauza, zeiñen jakiteaz arimak ez baitu probetxu garabik, edo guti hagitz.
Eta erhokeria handia da, salbamendukotz on diren gauzez bertzetan gogoaren ematea.
Hitz hañitzek ez dute kontentatzen arima, baiñan bizitze onak konsolatzen du, eta konzienzia xahuak ematen dio Jainkoa baitan fidanzia handi bat.
3. Zenbatenaz baitzare argituago, hanbatenaz punituko zare garrazkiago, ez bazare jakiñaren eredura sainduki bizitzen.
Duzun beraz burupe baiño beldur geihiago eman zaizkitzun argien eta talenduengatik.
Uste duzu benturaz hañitz gauza ikhasi ditutzula eta ungi dakizkitzula, segura, zaite hagitzez gehiago direla zuk ez dakizkitzunak.
Ez duzun zeure buruaz urguilluzko gogoetarik; aitzitik aithorzazu garbiki zure jakingabetasuna.