Orrialde:Chourio 1760.djvu/9

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zergatik zeure burua iduk bertzeak baiño gehiago; hañitz direnaz geroz zu baiño jakindunagoak eta Jainkoaren legean argituagoak?

Nahi duzu zure studioak eta jakiñaz ungi probetxatu! Onhets zazu arbuiatua izatea, eta nihortaz ezagutua izan gabe bizitzea.

4. Ikhatsaririk gorena eta probetxoena da gere buruen ezagutzea eta mezprezatzea.

Ala zuhurzia eta perfezione handi baten seiñalea baita nork bere burua guti, eta bertze guziak hañitz, idukaitzea.

Ikhusten bazindu norbait huts ageritan erortzen, edo bekhatu handien egiten, etzinduke hargatik zeure burua hura baiño hobeagotzat estimatu behar: ezen ez dakizu noiz arteraiño iraunen duzun estatu onean eta graziazkoan.

Guziak flakoak gare: baiñan zuk uste behar duzu ez dela nihor zu baiño flakoagorik.


III. KAPITULUA


Jainkoaren enzutea, nork bere buruaren ezagutzea eta garazitzea dela egiazko doktrina, eta ikhasi behar den zuhurtzia.


1. Dohatsu egia, den bezala, bere baitan ezagutzen duena, eta ez figura edo hitz klartarsunik utzi gabe iragaten direnez!

Gure usteak edo opinioneak enganatzen