Orrialde:Chourio 1760.djvu/76

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


nagi izatea haiñ eginbide sainduan, hanbat arima on khar eta debozionerekiñ othoitzean daudezen denboran.

9. Oi posible balitz bertze artharik ez izatea munduan lekat gure bihotz guziaz Jainkoaren laudatzea! Ez balitz behar behiñ ere ez jan ez edan, ez lo egiñ: ahal bagintez bertze artharik gabe Jainkoaren eta gure arimaren alderakoez lekhora, orduan hagitzez dohatsuago bide gintezke orai garen baiño, gorputzeko behar guzien gatibu garen huntan baiño.

Oxala, bada, gatibutasun huntarik alde batera libratuak bagiñe, eta lan bakhartzat bagindu gure arimari bere bezka espirituala ematea, zeiña helaz! Gutitan dastatzen baitugu!

10. Gizonak ardietsi duenean estatu hura zeiñetan ez baitu bilhatzen kreaturen konsolazionerik, orduan hasten da Jainkoaren ungi gustatzen, eta zer nahi den gertha dakioen bake handi batean dago haren arima.

Orduan ez gauza handiek ez xumeek ez diote kausatzen bozkariorik edo tristeziarik, nola osoki ematen baitzaio Jainkoari, gauza guziak kausitzen ditu Jainkoa baithan, zeiñarentzat ez baita deus ez galtzen, ez hiltzen, eta zeiña gauza guziek obeditzen baitute gibelamendurik batere gabe.