Orrialde:Chourio 1760.djvu/6
Eskritura guzia eta filosofo guzien erranak gogoz baziñakizki ere, zer probetxu zinduke, ez baduzu Jainkoaren amudioa eta grazia?
Banitateko banitatea, eta gauza guziak dira banitate; Deus ere munduan ez da funsezkorik, baizen Jainkoaren maitatzea eta hura xoilki zerbitzatzea.
Zuhurziarik handiena da mundua mezprezaturik, zerurat gure gutizia guzien itzultzea eta harat lehiatzea.
4. Banitate da beraz eta erhokeria aberastasun galkhorren ondoan ibiltzea, eta hetan nork bere esparanzaren eta fidanziaren ematea.
Banitate da eta enganio munduko ohoreen billhatzea, eta bertzeak baiño gorago igan nai izatea.
Gauza banoa eta funsgabekoa da oraiño haragiaren gutizien segitzea, eta haiñ garrazki punituko diren atsegiñen maitatzea.
Banitate eta zoratukeria da bizitze luzea desiratzea, eta ungi bizitzeaz kontu guti egitea.
Banitate dohakabe bat da halaber nork bere artha guziak bizitze huntan ematea, eta ethorkizuneko bizitzeas hurren ez orhoitzea.
Fiñean banitate handi bat da haiñ laster