Orrialde:Chourio 1760.djvu/50
Han kausitzen ditu nigarrezko xirripak zeiñez garbitzen baitu gau guziez bere arima; eta hanbatenaz hurbiltzen da bere Jainkoaganat, zenbatenaz urruntzen baita munduko egitekoetarik eta habarrotsetarik.
Bere adiskidetarik eta ezagunetarik urruntzen dena hurbiltzen da Jainkoaganat, eta aingeruenganat.
Hobeago da gorderik egotea, eta salbamenduaz artha izatea, ezenez artha hura utzirik mirakulluen egitea.
Relijioneko presuna batentzat laudagarri da guti ilkhitzea, ez ikhusi, ez ikhusia nahi izatea.
7. Zergatik nahi duzu ikhusi zuretzat izatea zilhegi etzaitzuna? Mundua iragaten da, eta iraganen dire halaber munduko guziak ere.
Atsegiñaren hirritsak bagarabiltza maiz pasaieta alferreran, baiñan denbora hura goan denean, zer handik ekharriko dugu lekhat konzienziaren pisutasuna, eta bihotzeko baraiadura.
Maiz nihor alegera ilkhitzen da, eta triste bihurtzen, eta arrats bozkariozkoak goiz tristea dakharke.
Hala ohi dire manduko bozkario guziak, atsegiñekin sartzen dire, baiñan azkenean, zaurtzen dute eta hiltzen arima.