Orrialde:Chourio 1760.djvu/40
zaisten berze guziek Higuindu izan dute mundu bere huntan bere bizia, hartaz gozatzeko eternitatean.
Oi! Ala desertuko aitez eraman duten bizitzea izatu baita probrea eta mortifikatua. Ala hekien tentazioneak luzeak izatu baitire ea dorpheak, zeiñ maiz ez dire hek izatu etsaiaz persekuatuak. Oi! Nolakoa izatu den othoitzetan hekien berotasuna eta jarraikitasuna, zeiñ garratzak izatu diren hekien abstinenziak, zeiñ zelo khartsua izatu duten debozionean aitziña goateko.
Zer animorekin ez diote gerla egiñ bizioei? Zer xede xuxen eta xahurekiñ billhatu ez dute Jainkoa. Egunaz lanean ari ziren, eta gabaren gehien partea othoitzean zaramaten, eta lanean hari zirenean ere hekien espiritua etzen othoitz egitetik gelditzen.
3. Bere denbora guzia progotxoski enplegatzen zuten; orenak laburregi zitzaizkoten Jainkoa baitan aplikatuak egoteko; eta kontenplazionean sentitzen zituzten atseginek ahantzarazten ziotzoten gorputzeko beharrik handienak.
Ukho egiten zioten aberastasunei, kargei, ohoreei, adiskideei, eta ahaideei; eta etzuten desiratzen munduko gauzarik batere doidoia hartzen zuten biziarenzat behar