Orrialde:Chourio 1760.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Orhoit zaite obeditzera ethorri zarela, eta manatzerat, relijionerat deithua izatu zarela sofritzeko, eta trabaillatzeko, eta ez solaz alferretan denbora galtzeko.

Komentutan baraz frogatzen dire gizonak urrea labean bezala.

Han nihork eziñ iraun dezake ez bada. Jainkoagatik humiliatzen bere bihotz guziaz.


XVIII. KAPITULUA


Sainduen exenpluaz progotxatu behar dugula.


Konsidera zatzu sainduen exenpluak, zeiñak izatu baitire Relijionearen eta perfekzionearen miraill bizizak eta kausituko duzu deus guti edo ez deus dela guk egiten duguna. Helaz! Zer da gure bizia hekienaren aldean?

Sainduek, eta Jesu-Kristoren adiskideak zerbitzatu dute Jainkoa sofritzen dutela gosea, eta egarria, hotza eta billuiztasuna, nekheak eta tabailluak, beillak eta barurak; egiñ dituzte othoitzak eta meditazione sainduak, eta pairatu haiñitz persekuzione eta laido fuerte.

2. Oi zenbat pena dorphe eta aflikzione gogor ez dute pairatu Apostoluek, eta Martirek, Konfesorek, eta Birjinek, eta Jesu-Kristoren urratsei jarraki nahi izatu