Orrialde:Chourio 1760.djvu/313
hunen zelebratzeko, eta ene gorphutzaren konsekratzeko.
Egia da aphezak sakramendu huntan Jainkoaren ministre, eta instrumen dire, haren izenean hari dire, haren hitzez baliatzen dire, eta hark manatzen diotena egiten dute; baiñan sakramendu haren egille nausia, eta buruzagia Jainkoa bera da.
Hark obratzen du estaliki, zeren baitu podore nahi duen guziaren egiteko, eta gauza guziak prest baitaudez haren obeditzerat.
2. Beraz sakramendu handi huntan hobeki behar dugu siñhetsi Jainko bothere guzia duena ezen ez gure sensuak, eta gauzen kanpoko iduripenak.
Hala errespeturekiñ, eta ikhararekiñ behar duzu bethi ere hurbildu misterio handi hortarat.
Ikhusazu zer zaren, eta zer ministerio, edo kargu eman zaitzun Ipizpikuak gure gaiñean eskuak pausatu dituenean.
Egiñ zare aphez, eta sakratu zare misterio handi horren zelebratzeko.
Duzun beraz artha behar denean Jainkoari sakrifizioaren ofrendatzeko leialtasun, eta debozione handi batekiñ; eta bizitzeko bethi ere zutaz erratekorik izanen ezten maneran.
Aphez egiñ zarenean etzaizkitzu obligazioneak gutitu, aitzitik hartu ditutzu egiñbide