Orrialde:Chourio 1760.djvu/259
bizitze guzian, eztut deus ikhusten ene baithan, baizen bethiereko pendura bat biziorat, eta nagitasun handi bat ene eskasen uzterat.
Egia da gazua hori, eta eziñ ukha dezaket, bertzela erraten banu ene kontra altxa zintezke, eta nihor ez ene alde.
Zer beraz merezitu dut ene bekhatuez baizen ifernua, eta eternitateko sua.
Aithortzen dut zin ziñez ene Jainkoa, merezi dudala manera guziez trufatua, eta arbuiatua izatea, eta ez naizela gai zure zerbitzarien artean kondatua izateko.
Heraberekiñ egiten dut aithor hori, halere erranen dut egia ene buruaren kontra; ene bekhatuez akusatuko naiz zureganik errexkiago miserikordiaren, eta barkhamenduaren ardiesteko.
3. Zer erranen dut ene bekhatuen orhoitzapenak ematen darotan ahalkerian, eta nahasmenduan.
Eziñ ahoa idek dezaket baizen errateko hitz hauk bekhatu egiñ dut, jauna, bekhatu egiñ dut, urrikal nakizu, eta barkha diezadazu.
Utz nazazu aphur bat ene atsekabean, auhen, eta nigar egiterat, jauts nadiñ baiño lehenago illhunbezko lur hartarat, zeiña baita herioaren egoitza.
Eta zer galdegiten duzu bekhatore