LII. KAPITULUA
Batbederak uste behar duela gaztiguak hobeki dituela merezi konsolazioneak baiño.
ARIMAK
1. Jauna, eztut merezi ethor zaitezen ene konsolatzerat. Justuki tratatzen nauzu miserian, eta atsekabean uzten nauzunean.
Ezen itsasoan ur den bezanbat nigar egiten banu ere, ez netzake merezi zure konsolazioneak.
Ezen haiñ handizki, hanbat aldiz, eta hanbat maneraz ofensatu zaitudan ondoan, eztut iguriki behar gaztigutik, eta punizionerik baizen.
Hala gauza guziak ungi pisatu ondoan, eztut merezi den konsolazionerik xumeena.
Baiñan zuk Jainko guziz ona, zure obrak desegiñ nahi eztitutzuna, eta zure graziazko tresorak miserikordiazko jarrotan erakutxi nahi ditutzuna, ematen diotzotzu zure zerbitzariari merezitu gabe Jainkozko konsolzioneak, gizonen konsolazioneak ez bezalakoak.
Ezen zure konsoalzioneak munduko solasen konsolazionetarik hagitz dire diferentak.
2. Zer egiñ dut, jauna, zuk niri zeruko konsolamendurik emateko.
Helaz! Eztut kausitzen deus onik ene