Orrialde:Chourio 1760.djvu/245
maite badut munduko onez boztuko naiz, eta tristatuko munduko gaitzez.
Haragia maite badut haragiari daozkan gauzak ethorriko zazizkit gogorat, espiritua maite badut espirituaren araberako gauzetan hartzen dut atsegiñ.
Fiñean gogotik mintzo naiz maite ditudan gauzez, eta halakoez mintzatzen bertzeak gogotik aditzen ditut, eta bihurtzen naiz etxerat halako gauzen orhoitzapenez, eta imajinez burua betherik.
Baiñan dohatsu da, ene Jainkoa, zuregatik kreatura guziak bere bihotzetik hastantzen dituena, bere naturalezari bortxa egiten dioena, eta haragiaren gutiziak espirituaren kharraz hersten, eta mortifikatzen dituena.
Manera hortan bere konzienzia soseguan emanik othoitz garbia ofrenda diezazuntzat; lurreko gauzak kanpoan, eta barnean bereganik hastandurik gai kausi dadintzat aingeruen baltsan egoteko.
XLIX. KAPITULUA
Dohatsutasunaren gutiziaz, eta bertze munduko golardoez.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, sentitzen duzunean ematen dudala zure baithan berotasun saindu bat eternitateko zorionarentzat; desiratzen duzunean